Jarraipen mailako igeri ikastaroa helduentzat

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 22a

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak helduentzako igeriketako jarraipen mailako ikastaroa eskainiko du, maiatzaren 27tik ekainaren 26era, udal kiroldegian.

Astean hiru saio izango dira, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, iluntzeko 20:30ean. Ikastaroak 74,13 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnek 41,16 euro ordaindu behar dituzte. Izena emateko azken eguna maiatzaren 25a, larunbata da.

Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu edo 943 37 61 82 telefonoan ere informazioa eskatu dezakezue.