Larunbatean ospatuko da Iruñean Ezpalak dantza jaialdia. Duguna elkarteak antolatzen duen topaketa honek dantza bat aukeratzen du urtero hau burutzeko eta aurtengoan Sorgin Dantza izan da. Hau dela eta Lasarte-Oriako zortzikotea gonbidatu dute beratara hemengo Sorgin Dantza jende aurrean erakusteko.
Iruñeako El Burgo plazan izango da erakustaldia 18:00etan hasita baina aurretik, 17:30ean kalejira abiatuko dute taldeek alde zaharreko kaleetatik barrena. Herriko zortzikotearekin batera Osloko Byttomfoten folkedansgruppe, Callús-eko bastoners-ak Kataluniatik, Xiberoko Ikastoletako ikasle ohien elkartea, Aretxabaletako Loramendi dantza taldea eta L'Union, Frantziatik, Le Quadrille Occitan taldea arituko dira.
Zortzikoteak hainbat entsegu egin ditu larunbatean dena ondo atera dadin. Herritik autobusa aterako da dantzariak eta euren senideak, lagunak eramateko. Honetan oraindik lekua dago beraz dantza jaialdira joan nahi duten herritarrei aukera eskaintzen die Ttakunek. Honetarako Ttakuneko bulegotik pasa behar da izena ematera.
