Santa Ana pala txapelketako lehengo partidak jokatu dira.
Lasarte-Orian ohitura den Santa Ana pala txapelketa hasi zen astelehen arratsaldean. Lehen partida horretan Xenki eta Munduatek Pagola eta Jesus garaitu zituzten. Atzo ere Iñigo eta Ibonek 30 eta 16 irabazi zieten Artetxe anaiei.
Eta hori da aurtengo berrikuntza bakarra, partidak 30 tantotara jokatuko dira. "Jokalariek eskatu dute, partida motzagoak izateko," aipatu dute antolakuntzako kideek.
Gainontzean, azaldu digutenez, hamar bikote dira aurten izena eman dutenak eta horien artean, iazko garaileak Santi Martin eta Bernaitz Odriozola daude.
Bi multzo egin dira eta talde bakoitzerik bi bikote hoberenak sailkatuko dira azken faserako. Partidak astelehena eta astearteetan jokatuko dira Loidibarrengo pilotalekuan.
Beraz, pala gogoko baduzue, uztailaren 26ra arte, astearte eta astearteetan Loidibarren pilotalekuan duzue hitzordua.