Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbiztuak 2012 - 2013 ikasturtean alebin mailako adinean dauden neska-mutilentzat garatzen ari den kirola sustatzeko kanpaina amaierara iritsi da.
Bihar, maiatzak 25, eguerdiko 12:00etatik aurrera Michelingo Kirol Guneako Atletismoko Moduluan saio berezia garatuko da eta bertan parte hartzen dutenek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute.
Parte-hartzaileek kirola egiteko egoki jantzita joan behar dute aipatutako instalazioetara.
Saioan atletismoko zenbait proba egingo dituzte eta kirol materiala, bizikleta, patinak eta kometa zozketatuko dira kurtsoan zehar ekitaldietara maiz joan diren parte-hartzaileen artean.