Lasarte-Oriako Akordeoi orkestrak Andoainen kontzertua eskainiko du maiatzaren 31ean, ostirala 20:00etan. Euskalduna Andoaindarra futbol elkartearen 90.urteurreneko ekimenaren baitan eskainiko du emanaldia eta honetan Goikuria zuzendariak Bach, Bizet, Piazzola, Chueca, Beethoven eta Derbenko-ren piezak hautatu ditu. Amaieran elkartearen ereserkia joko dute Alberto Agirre Abesbatzako kideen ahotsak lagun.
Apirilean Donostiako Antiguo auzoan eskaini zuen taldeak kontzertua Baso Etxea elkarteak antolatuta eta Mare de Deu del Turó de Montcada y Reixac de Barcelona abesbatzarekin batera.