Xumela koruak Zarautzen du bihar saioa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 23a

Xumela koruko kideek bihar arratsaldean 20:00etan Zarautzen saioa dute. Zarauzko Montetxio korua, Hondarribiko Olagarro abesbatza eta Bermeoko Erreoxapea abesbatzarekin batera "Lau koru Modeloko oholtza gainean" saioa eskainiko dute Modelo aretoan. Saioa dohainekoa da.

Herriko Xumela koruak Xabier Leteren "Adiskide bat bazen” eta “Aldapeko sagarraren/Hegoak ebaki banizkio” doinuak eskainiko ditu.

Autobusa ordu erdi lehenago

Koruko arduradunek abeslariei jakin arazten diete, autobusa hartzeko ordua aldatu dela. Honela 19:00etan beharrean, 18:30ean aterako da autobusa Tajamarreko errotondatik. Beraz, argi ibili ordu aldaketarekin.