Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteroko hitzordua iristear da, San Pedro festetan Sorgin Dantzan parte hartzeko entseguak ekaineko astearte eta ostegunetan burutuko dira Landaberri BHIko patioan. Lehenengo entsegua ekainaren 4ean izango da 20:00etan. Entseguak irekiak dira eta nahi duten herritar guztiek parte har dezakete bertan. Antolatzaileek herritarrak hauetan parte hartzera gonbidatzen dituzte.