Erketz EDT-k San Juan suan dantzatzen den soka-dantzako entseguak hasi ditu. Aurten entsegu irekiak asteartetan izango dira. Hurrengoak maiatzaren 28an, ekainak 4, 11 eta 18an dira.
Entseguak Erketz EDT-k erabiltzen dituen Zumaburu eskolako lokaletan egingo dira guztiak 20:30ean. Erketz EDT-k gonbita egiten die herritarrei honetan parte hartzeko.