XXV. Dantzari Txiki eguna igandean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 24a

Igandean ospatuko da 25. urtez Dantzari Txiki eguna herrian. Erketzek antolatutako ekintzan ohi bezala beste talde batzuek ere hartuko dute parte. Goizean kalejira eta 17:00etatik aurrera emanaldia Okendon.

Aurten sei talde izango dira Erketzekin batera, Faltzesko Makaia, Urretxuko Lurra D.T., Errenteriako Ereintza D.T., Andoaingo Urki dantza taldea eta Lasarte-Oriako Kukuka antzerki eta dantza eskolako txikiak. Antolatzaileek azaldu moduan “25. urteurrena dela eta, Udalak laguntza berezia eman digu eta beste bi talde ekartzea lortu dugu”.

Goizean, 11:00etatik aurrera, talde desberdinek herriko auzoetatik barrena haien dantzak eskainiko dituzte.
Arratsaldean berriz, kalejira txiki bat eta 17:00etan talde guztien emanaldia izango da Okendo plazan. Eguraldi txarra egingo balu, Michelingo pilotalekuan egingo lirateke ekitaldiak antolatzaileen esanetan.