Larunbatean, Michelingo Kirol Gunearen Atletismoko Moduluan saio berezia egin zen eta ekimenean parte hartu dutenek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zuten atletismoko zenbait proba eginez. Hala ere, urte osoan zehar urpekaritza, futbola, txirrindularitza... eta beste hainbat kirol praktikatu dituzte.
Amaieran, Karlos Altuna kirol teknikariak eta Taxio Arrizabalaga zinegotziak kirol materiala zozketatu zuten saioetara maiz joan diren gaztetxoen artean: bizikleta bat, kometa, eta patinak esku artean hartuta, pozik joan ziren saridunak etxera.
