Guztien artean giro ezinhobea sortu dute, igande goizean herriko plaza ezberdinetan aritu dira dantzan, eguerdian sabelak bete dituzte herriko lau elkartetan eta arratsaldean Okendon emanaldi ederra eskaini dute. Makil dantza, Arku dantza, Inauteriak, Itsas dantza, Sardineras... Denetariko euskal dantza tradizionalez gozatzeko aukera izan zuten herritarrek igandean. Guztira 150 bat ume aritu ziren gorputzak astintzen gara bateko soineko, alpargata eta jantzi koloretsuz apainduta.
Balorazioa eta eskerrak
Antolatzaileak gustura mintzo ziren igande arratsaldean, taldeak laguntzaileak eta publikoa “ezinhobeto” aritu zela adierazi zuten eta bereziki eskerrak eman nahi izan zizkieten Saustatxo, Xirimiri, Semblante Andaluz eta Arrieskal elkarteei emandako tratu eta laguntzagatik eta baita Udalari ere.
Dantzari Txiki Eguneko ARGAZKIAK
