Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedrotan danborradan ateratzeko entseguak ekainean burutuko dira. Lehenengo eguna astelehena ekainak 3 izango da eta horrela astelehen eta asteazkenero izango dira saioak. Entsegu guztiak Sasoeta-Zumaburu eskolan egingo dira. Danborrada herriko kaleetan barrena ibiliko da ekainaren 28an eta aurrez Goiegin afaria izango da urtero bezala. Honetan parte hartzeko entsegu egunetan eman beharko da izena.