Sant Esteve abesbatzaren kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 27a

Sant Esteve Kataluniako abesbatzak ekainaren 1ean, arratsaldeko 20:00etan, Ama Brigitarren komentuan eskainiko du kontzertua. Honetan herriko Alboka abesbatzak hasieran bi edo hiru abesti eskainiko ditu. Sant Esteve abesbatza 1977an sortu zuen Edmon Elgström maisuak eta harmar urtez abesbatza zuzendu zuen.

Bere errepertorioan garai eta estilo ezberdinetako doinuak aurki daitezke, espainiar kanta klasikoetatik Europako abestietara (kanta italiar, ingeles, frantsesak..), musikaletako lan ezagunak (Miserableak), musika erlijioso, errenazentista, barrokoa edo baita gaur egungoa ere.