Brancussi akademiako ikasleen margolanak eta marrazkiak ikusgai daude Manuel Lekuonan ostiraletik. Erakusketaren lehen egunean asko izan ziren euren seme-alaben artelanak ikustera gerturatu ziren gurasoak. Gaztetxoek harro erakusten zituzten euren erretratuak, izan ere, hau da erakusketaren gai nagusia.
Ekainaren 5a bitartean izango dira lanak ikusgai 18:00etan 21:00etara kultur etxeko kafetegian eta erakusketa gelan.