Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Palomo Linares Peña Taurinak 46 urte bete ditu sortu zenetik. Urteurrena ospatzeko, 71 lagun bildu ziren Zumaburuko elkartean Julian Santos presidentea buru zutela, tartean Pablo Barrio alkatea, Ramon Uribe-Etxeberria eta Juan Luis Murua parrokoak ere izan ziren elkarteko gazteenek prestatu zuten menu goxoa dastatzen. Gonbidatu gisa Serranito de Herrera, El Artista (Gros), Escuela Taurina de La Paz eta Peña Hermanos Camino de Errenteria bertaratu ziren, guztiak Palomo Linaresen antzerako elkarteak. Bazkaldu aurretik minutuko isilunea egin zen urte hauetan guztietan zendu diren elkarteko kideen omenez.