Herritarrak ederki Zegama-Aizkorrin

maider-azurmendi 2013ko maiatzaren 27a

Atzo ospatu zen Zegama-Aizkorrik mendi maratoia eta bertan izan ziren parte hartzen, Endika Gartzia, Iñaki Letamendi, Iraitz Arruabarrena eta Julen Ollokiegi.

Endika Garzia helmugara iristen
Lau lasarteoriatar Endika Gartzia, Iñaki Letamendi, Iraitz Arruabarrena eta Julen Ollokiegi izan ziren atzo Zegama-Aizkorri mendi maratoian. 42km-ko ibilbidea osatu behar izan zuten eguzkipean eta sufritu arren, helmugara iritsi ziren laurek.

Herritarren artean lehenengoa sartzen Endika Garzia izan zen, maila bikaina erakutsi zuen 4:29:09ko denbora eginez. 29. postuan sartu zen Endika bere lehenengo Zegama-Aizkorri maratoian.

Lehenengo aldia zen ere Iñaki Letamendirentzat, honen helburua lasterketa bukatzea zela azaltzen zigun, baina azken postuetatik urrun geratzea lortu zuen 6:21:56ko denbora eginda.

Julen Ollokiegi dutxara bidean harrapatu genuen.
Iraitz Arruabarrena eta Julen Ollokiegirentzat ordea, bigarren aldia zen. Julenek oso pozik amaitu zuen 5:22:20ko denborarekin. Ibilbidean ondo aurkitu zen, ez zuen indar faltarik sumatu eta egindako lanarekin gustura helmugaratu zen.

Iraitz Arruabarrenak 5:44ko denbora egin zuen baina honek bai sufritu egin zuen ibilbidean. Julenek berarekin hitz egiteko aukera izan zuen bidean eta mina hartuta etsituta aurkitu zuen herritarren artean gazteena, hala ere, indarrak berriz hartu eta aurrera egin zuen denbora txukunean amaituz ere.

Hemen lasterketa egin aurretik kontatzen zizkigutenak.