Idatzi baten bitartez Erabakik osteguneko Greba Orokorra babesten duela adierazi nahi izan du. Jesus Uzkudun eta Ricardo Ortega Gonzalez ERABAKI erabakitzeko eskubidearen eta ezkerraren batasunaren aldeko plataforma politikoaren izenean helarazi dute idatzia:
"Batasun sindikal zabalagoa (administrazio publikoa edota metala bezalako arlo/lurralde eremu batzuetan aspaldi honetan birreskuratzen ari bide dena bezalakoa) lortu ez izana deitoratzen badugu ere, eta Euskal Herriak Estatu zein Europa mailako borroka-dinamiketan ere parte hartzea egoki eta beharrezkotzat jotzen badugu ere, ERABAKI erabakitzeko eskubidearen eta ezkerraren batasunaren aldeko plataforma politikotik ELAk, LABek, ESKk, EILASek, EHNEn, HIRUk, CNTk eta hainbat eragile sozialek maiatzaren 30erako deitutako Greba Orokorra babestea erabaki dugu, grebaren arrazoiekin eta helburuekin, funtsean, bat egiten baitugu: langile zein herri gisako gure eskubideen kontrako erasoen aurrean “nahikoa da” ozen bat berriro esatea, beste eredu bat errebindikatzea, eskubide sozial eta laboralen errespetuan oinarritutako Esukal Herri baterantz, eta Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat gehiengo sozial langileak erabakiatako eredu ekonomiko eta sozial propio baterantz, indarrak eta borrokak batuz, aurrera egitea".