Lasarte-Oriako tenis txapelketarako izena ematea

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 28a

Lasarte-Oriako IV. Tenis txapelketako izena ematea epea ireki da.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, txapelketa ekainaren 8 eta uztailaren 26a bitartean jokatuko da. Ekainean zehar, partidak asteburuetan izango dira eta uztailean astelehenetik ostiralera aratsaldez, 17:00etatik aurrera.

Inskripzioa egiteko lasartenis@hotmail.com helbidera datuak bidali eta 20 eurotako kuota ordaindu behar dira. Ordainketa Kutxabank-eko 2095 5096 91 1071099716 zenbakian egin behar da eta Tenis + izena eta abizenak jarri behar dira kontzeptuan.

Izena ematea ekainaren 6an, osteguna amaitzen da.