Garrido eta Mendibe alebinak judoko Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 28a

Gipuzkoako txapelketan domina lortu zuten judokak eta Jorge Revuelta, Gorka Aristegi eta Asier Sagar¡stirekin. Arg.: Gorka Aristegi

Lehengo asteburuan, maiatzaren 25 eta 26an, LOKEko judoka gazteek batetik infantil mailako Euskadiko txapelketa eta bestetik, alebin mailako Gipuzkoako txapelketa izan zituzten Hernanin.

Honetan, taldeko hamazazpi gaztetxok parte hartu zuten eta primerako lana egin zuten, sei domina, urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko hiru ekarri zituzten herrira.

Ander Garrido eta Jerai Mendibe dira Gipuzkoako txapeldun berriak, Ibai Arangurenek zilarrezko postua lortu zuten eta Erik Bermejo, Alex Saleta eta Manu Revueltak, aldiz, hirugarren postua.

Bestalde, infantil mailan Jorge Revueltak ez zuen Euskadiko txapelketan emaitzarik lortu.