Landaberriko tenis taldeak txapeldun

Nerea Eizagirre 2013ko mai. 28a, 21:41

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa, beste denboraldi batez, Lasarte-Oriako kirol guneko tenis pistan jokatu da. Honetan alebin eta infantil mailako milaka partida ikusi ahla izan dira banaka, zein taldekako txapelketetan.

Gazte guztiek talde argazkia atera zuten saribanaketa amaitzean.

Lehengo larunbatean, Michelingo kirol gunean alebin eta infantil mailako Gipuzkoako eskolarteko tenis txapelketako finalak jokatu ziren eta honetan Landaberriko gazteak izan ziren. Alebin mailako Landaberri ikastolako taldeek, bai neskak, baita mutilek ere, txapeldunaren kopa eskuratu zuten.

Honela, banakako txapelketako hainbat final ikusi ahal izan zituzten kirol duneko tenis pistara hurbildu ziren herritarrek.

Horien artean, alebin mailako mutilen lehiaketako finalean Julen Uitzi herritarra izan zen.
Mary Word ikastetxeko Mikel Pelaezen aurka izan zuen norgehiagoka eta 6-4 galdu zuen. Beraz, zilarrezko postua eskuratu zuen Lasarte-Oriako gazteak.

Taldeak bikain

Bestalde, saribanaketan taldekako txapelketako sariak ere banatu zituzten eta honetan Landaberri ikastolako bi talde izan ziren protagonista. Izan ere, mutil eta nesken A taldeak Gipuzkoako txapeldun dira.

Saribanaketan Aitor Arozena Foru Aldundiko kirol zuzendaria Tenis federazioko lehendakaria Luis Azkue eta Taxio Arrizabalaga Lasarte-Oriako kirol arduraduna izan ziren.