LOKEko jubenil eta kadete mailako taldeak Gipuzkoako txapelketan lehiatu eta emaitza paregabeak lortu zituzten. Jubenila B mailako Gipuzkoako txapeldunak izan ziren.
Eta kadeteak, berriz, bosgarren postuan amaitu zuten lehiaketa.
Maite Rueda entrenatzaileak azaldu digunez, oso pozik daudea. “Jubenilen taldea aurten sortu dugu eta Gipuzkoako txapeldun izatea oso garrantzitsua da.”
Eta bi taldeak Garazi Gomez seniorrarekin batera, asteburu honetan, Gasteizen izango den Euskal Ligan lehiatuko direla aurreratu digu.
Udaberri saria
Bestalde, Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko alebinek Udaberri Sariko bigarren saioa izan zuten eta 17. postuan eta 20. postuan amaitu zuten, hurrenez hurren.
