Ostadar SKT-ko futbol taldeak hurrengo denboraldia prestatzen hasi dira eta horretarako entrenamenduak aurreikusi dituzte hurrengo asterako.
Astelehen eta asteazkenean, 18:00etan alebinek (2002)entrenamendua izango dute; 19:00etan infantilak (2001 eta 2000) eta 20:00etan, Emakumezkoen erregionala. Asteartean eta ostegunean, berriz, 18:00etan kadeteak (1999-1998) eta 19:00etan, jubenilak (1997, 1996 eta 1995) eta Erregional mailako gizonnak. Ostilarean infantil nesken (2001-200) txanda izango da, 18:00etan.
Honetaz gain, herriko gazteei deialdia egiten die hurrengo egunetan maila ezberdinetako taldeetan proba egitera. Taldeko arduradunek kirol arropa eramatea gomendatzen dute.
