Ostadarreko erregionalak maila mantendu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 31

Ostadar SKT-ko mutilek hainbat erronka zituzten lehengo asteburuan. Erregional Mailako mutilek maila mantentzeko lehiatu ziren eta Jubenil eta Infantil txikiek, berriz, kopako finalean egoteko. Erregional eta Infantil txikiek helburua lortu zuen, jubenilak berriz kopatiok kanpo geratu ziren.

Mikel Martijaren mutilek bigarren buelta ona egin dute eta mailari eutsi diote azkenean.

Lehengo larunbatean, Ostadar SKT-ko Erregional Ohorezko taldeak Touring-ren aurka husna berdindu zuen. Bi taldeentzat oso onuragarria izan zen emaitza, eskuratutako puntuarekin mailari eutsi baitzioten.

Zelai erdian jokatu zen partida, baloiaren jabetza biek izan zuten eta ez zen gol aukera askorik izan.

Era honetara, Ostadar SKT-k hurrengo denboraldian ere Erregional Ohorezko mailan taldea izango du.

Kopa

Era berean, Ostadar beste bi partidari begira zegoen, larunbatean kopa txapelketako finalerdiak jokatu baitzituzten Jubenil mailako eta Infantil Txiki taldeak. Azken honek finalerako txartela lortu zuen penaltietan.

Lazkao taldearen aurka jokatu zuten Infantil Txikiko mutilek. Partida banako berdinketarekin amaitu eta penalti jaurtiketetan gailendu zen Lasarte-Oriako taldea.

Honela, bihar, Touring-en aurka jokatuko du finala, Martuteneko zelaian, 18:30ean.

Jubenilak, berriz, txapelketatik kanpo geratu ziren. Michelingo kirol guneko zelaian jokatu zen partidan Sporting de Herreraren aurka 2 eta 3 galdu zuen Mikel Mauleonen taldeak.

Infante Euskadiko selekzioan

Bestalde, Mirian Infantek 18. urte azpiko Euskadiko selekzioarekin Estatuko erkidegoen arteko azken fasean parte hartuko du, asteburu honetan Sant Boi de Llobregat-en. Kataluniaren aurka jokatuko dute lehen partida eta finalera iritsiz gero, Balear uharteak edo Andaluziaren aurka jokatuko lukete.