Musika eskolako ikasleak bihar Aniztasun egunean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko maiatzaren 31

Bihar, EH11kolorek antolatuta Aniztasun eguna ospatuko da Donostian eta honetan Lasarte-Oriako Udal Musikako zenbait ikaslek hartuko dute parte. Ekitaldi nagusia danbor martxa bat da eta OrekaTX taldearen ekimenez, Atanbora doinuarenkin perku-flashmob bat egingo da eta bertan izango dira herriko gazteak.

Beste ekitaldiak

Bestetik, maiatzaren 25ean, Andrea Gonzalez, Andrea Beobide, Sandra Esnaola, Oihane Etxezarreta, Nerea Eugi eta Irati Fernandino trikitilariek Olatu Talka ekimenean parte hartu zuten. Kalejira eta emanaldia eskaini zituzten, Lezo, Hondarribia, Urnieta, Urretxu eta Donostiako trikitilariekin batera.

Era berean, Maiatzaren 19an Eneritz Martija, Nora Aldanondo, Garazi Otxandorena, Amaia Mendiluze eta Susi Sanz flautistek Azkoitiko “Xirulaz kantako” Flauta topaketan parte hartu zuten Susane Peñalba irakalearen zuzendaritzapean. Egun osoko topaketa izan zen. Entsegua egin eta Baztartxo Antzokian kontzertua eskaini zuten.

Eneritz Martija, Nora Aldanondo, Garazi Otxandorena, Amaia Mendiluze eta Susi Sanz flauta topaketako atseden batean.