Antolatzaileek jakitera eman dutenez, txapelketa ekainaren 15 ean hasiko da eta, beraz, lehiaketan inskribatzeko azken eguna ekainaren 13a izango da.
Inskripzioa egiteko lasartenis@hotmail.com helbidera datuak bidali eta 20 eurotako kuota ordaindu behar dira. Ordainketa Kutxabank-eko 2095 5096 91 1071099716 zenbakian egin behar da eta Tenis + izena eta abizenak jarri behar dira kontzeptuan.
Logo berria
Honetaz gain, txapelketako kamixeta eta txapeletan agertuko den logo berria ere aurkeztu dute.
