Iruñeako Duguna dantza taldeak Ezpalak jaialdia antolatu zuen aurten ere. Jaialdirako aukeratutako dantza Sorgin Dantza izan zen eta bertara gonbidatu zuten Lasarte-Oria.
Herriko zortzikoarekin batera Byttomfoten folkedansgruppe (Oslo, Norvegia) Callús-eko bastoners-ak (Callús, Katalunia) Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Elkartea (Zuberoa), Loramendi Dantza Taldea (Aretxabaleta, Gipuzkoa), Le Quadrille Occitan (L'Union - Frantzia). Jaialdia El Burgo plazan ospatu zen giro politean. Lehenago taldeek alde zaharreko kaleetatik kalejira egin zuten.
Argazkiak
bilduma honetan