Auzolan Saria eskertu dute

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 3a

Lasarte-Oriako Saharar Herriaren lagunak elkarteak Ostadarren Auzolan saria eskertu nahi izan du.

Elkartearen hitzetan “sorpresa ikaragarria izan da”. Honekin batera “gure eskerrik beroenak Lasarte-Orian ezinbestekoak diren pertsonei; egiazko elkartasuna erakutsi bait dute Saharar herriarekiko. Hau da; udaran, Saharar umeak beraien etxeetan hartzen dituzten sendiei, neguan, arroza eskaintzen dutenei eta kanpaina bakoitzean ahal duten moduan laguntza eta ardura ematen dutenei. Mendebaldeko Sahara ahazten ez dutenei”.

Saharar herriaren egoera gogoratu nahi izan dute izan ere, “ia 40 urtez, sufrimendu eta erresistentzia jasan eta gero, saharar herria banaturik jarraitzen du, Argelian dauden errefuxiatu kanpamenduetako erbesteratze nazkagarrien eta Maroko giza eskubideen urratze eta bortxatze etengabearen artean, bai kale eta espetxeetan. Honen konplize dira NBE eta Espainiar zein Frantziar estatuak. Eskerrik asko, instituzio eta pertsona guztiei, bide hau egiten laguntzeagatik”.