LOKEko atleta gazteek maiatzaren 25ean, junior eta jubenil mailako Euskadiko txapelketan lehiatu ziren eta emaitza ederrak lortu zituzten.
Jubenil mailan Maria Eugi eta Jon Ander Bruño jubeniletan Euskadiko txapela eskuratu zuten.
Maria Eugik 200 m. lasterketa irabazi zuen eta horretaz gain, jauzi horukoitzean brontzezko domina eskuratu zuen.
Era berean, Bruñok jauzi hirukoitzeko proban urrezko domina lortu eta luzera jauzian bigarren izan zen.
Bestalde, Itoitz Rodriguez jubenilak 200 m. lasterketan zilarrezko domina lortu eta bere marka hobetu zuen, 23 segunduetatik jaitsiz. Eta Ane Galardi jauzi hirukoitzeko proban bigarren eta luzera jauzian hirugarren izan zen.
Honetaz gain, Eneritz Busto eta Idoia Olasagasti kadete mailako Erkidego arteko txapelketan izan ziren Euskadiko selekzioarekin. Eneritz bosgarren izan zen altuera proban eta Idoia, berriz, zazpigarren 100 m. lasterketan.