Festak antolatzeko azken bilera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 3a

Gazteria, Festak eta Kirola departamentuak ostegunean, hilak 6, 18:30ean Gaztelekuko hitzaldi aretoan San Pedro jaien inguruan aurrera eramandako “Jaietan blai!” prozesuari amaiera emango dion bilerara deitu nahi ditu lasarteoriatarrak.

Bileran, herritarren proposamenetatik sortu eta gauzatu den egitarauaren aurkezpena egingo da. Herritar guztiak daude gonbidatuta eta bereziki prozesuan partu dutenei. Modu berean, bilera honetan 2013. urteko jaietako kartela aurkeztuko da.