Slow Food mugimendua gertutik

maider-azurmendi 2013ko ekainaren 3a

Gaur egin da Aste Berdearen baitan udalak antolatutako lehenengo ekintza. Aurtengoan Pentsatu, elikatu eta aurreztu lelopean elikagaien ziklo guztiari, ekoizpena, salerosketa, kontsumoa eta sortutako hondakinei buruz hausnartzeko aukera izango da. Gaurkoan Slow Food mugimendua zer den azaldu du Juan Manuel Garmendiak eta ondoren euskal oiloen kasua ezagutzeko aukera izan da. Solasaldia amaitzeko produktuen dastaketa.

Juan Manuel Garmendiak, Donostiako Slow Food taldeko arduradunak Slow Food mugimenduaren inguruan azalpenenak eman ditu Arrieskalleta elkartean Aste Berdearen baitako ekintzan. "Slow food mugimendu eko-gastronomikoa da" bertako produktuak defendatzen ditu mugimenduak eta gizarteak hauek kontsumitzearen garrantziaz konturatzea dute helburu honen baitan dauden pertsonek.
Garmendiak azaldu moduan "elikagai: ona, garbia eta justua" -ren aldeko mugimendua da. Janariari, produktuari eta honen ekoizpenari eta banaketa prozesuari arreta jartzean datza.

Jose Mari Pachak Euskal Oiloak ekoiztearen inguruan mintzatu da, honek Andoaingo baserrian 125 euskal oilo ditu eta hauek nola hazten dituen azaldu die bertaratutako herritarrei. Euskal oiloaren baitan bost mota edo arraza daudela azaldu du eta guztiak galtzeko arriskuan. Hau dela eta berea bezalako produkzioen beharra defendatu du "eta horretarako kontsumitzaileak ere balioa eman behar dio gure produktuari".

Dastaketa
Mintzaldi interesgarriaren ostean dastatze laborategia hasi dute Rafael Indo Euskal Gastronomia Kofradiako kidea-k prestatutako jakiekin. Arrautza eta barazkiak erabiliz nahaski ezberdinak prestatu ditu guztientzat. Hauen artean, baratxuri nahaskia, porruak eta euskal oilo arrautza gorringoa bi modutara.