Biodibertsitatea eta dibertsitate kulturala ikasleen ikuspegitik

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 4a

Orain dela 4 urte Lasarte-Oriako Eskola Agenda 21 martxan jarri zen eta geroztik Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako LH mailako haurrek gai bat haruta herriaren kudeaketari buruzko azterketa egiten dute. Aurten biodibertsitatea eta aniztasun kulturala landu dituzte. Alkatea eta hainbat zinegotzi izan dira Udalbatzar aretoan haien proposamenak eta ideiak jasotzeko.

Lasarte-Oriako ikastetxeetako gaztetxoek h aien proposamenak eta ideiak helarazi dizkiote Udalari.

Udalbatzarrak gaur bisitari bereziak izan ditu, Lasarte-Oriako ikastetxeko 30 bat gaztetxo. Azken lau urteetan legez, Eskola Agenda 21aren baitan ikastetxean egiten dute lana aurkeztu eta honetatik ateratako konpromezu, proposamen eta ondorioak aurkeztu dituzte.

Pablo Barrio alkatea, Taxio Arrizabalaga Gazteria eta kirolak saileko zinegotzia, Nerea Sanchez Ingurumeneko zinegotzia eta Boris Nogales Hezkuntza eta Euskara zinegotzia izan dira Udalaren izenean haurrei erantzuna emateko.

Aurtengo gaia biodibertsitatea eta aniztasun kulturala izanik, hainbat arlo jorratu dituzte LH3-6 mailako gazteek. Herriko berdeguneak, mugikortasuna eta dibertsitate kulturalari lotutako arazoak azaldu eta ideiak ere aurkeztu dituzte. Hala nola, bidegorri gehiago jartzea, markotak zaintzeko kanpaina martxan jartzea edo jaietan atzerriko kulturen inguruko ekintzak antolatzea.

Alkateak eta zinegotziek eskerrak eman dizkiete ikasleei egindako iradokizunengatik. Azkenik, horrelako proposamenak egiten jarraitzera gonbidatu dituzte gaztetxoak.