Infantil Txikia kopako txapeldunorde

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 4a

Denboraldi amaiera ederra egin dute Ostadar SKT-ko Infantil Txiki taldeak eta horren erakusle, kopako finala da. Infantil Txikiek lehengo larunbatean ederki egin zuen lan Touing-en aurka. Partida berdindu zuen bitan, tamalez, penalti jaurtiketetan ez zen zorterik izan.

Ostadar SKT-ko Infantil Txikiak penaltietan galdu zuen kopa.

Ostadar SKT-ko Infantil Txikiak lehengo larunbatean ,ekainaren 1ean, Kopako finala jokatu zuen Martutenen Touring-en aurka eta kopak eskuetatik ihes egin zien.

Infantil Txikiko entrenatzaileek azaldu digutenez, partida osoan atzetik ibili ziren herriko gazteak, arerioek poderio fisiko handiagoa zutelako. Hala ere, atsedenaldira banako berdinketarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian ere, Ostadar errenka ibili zen eta Touring aurreratu zen markagailuan. Baina herriko gaztetxoek bere aukeretan sinetsi eta azken minutuen partida berdindu zuten.

Honela, penalti jaurtiketetan erabaki zen finala, 5-4 eta Touring-ek eraman zuen Kopa.

Nahiz eta kopa ez lortu, entrenatzaileak oso gustura agertu ziten jokalariek denboraldi osoan egindako lanarekin.