Udal ordezkariak eta Aterpea elkarteko kideak hitzarmen sinaketan.
Gaur eguerdian Pablo Barrio alkatea, Gorka Lizarraga Merkataritza arloko burua, Dioni Avila merkataritza teknikariak eta Aterpeako Jenny Garcia eta Itziar Irurtzun Udalbatzar aretoan bildu dira Udala eta herriko elkartearen arteko hitzarmena sinatzeko.
Gorka Lizarragak azaldu duenez, honen bitartez herriko merkataritzari bultzada bat eman nahi zaio. Horretarako elkarteak eta udalak adostutako 50 bat neurri martxan jarriko dituztela azaldu du Dioni Avilak. Horien artean, hiruhilabetean behin Aterpeako eskuorriak banatu etxeetan edo herriko merkatariak elkarteko bazkide egitea sustatzea.
Horretaz gain, urtean zehar Aterpea elkarteak antolatzen dituen ekintzak ere diruz lagunduko ditu Udalak. Hala nola, Stock Azoka.
Guztiak pozik agertu dira elkar ulertzea dagoelako eta bide ireki delako, "negokiaketetan gaude," adierazi du alkateak.