Aterpea elkartearekin hitzarmena sinatu da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 5a

Lasarte-Oriako Udalak Aterpea Merkataritza elkartearekin sinatu du gaur eguerdian lankidetza hitzarmena. Honen bitartez, Udalak elkarteari laguntza eman eta herriko komertzioa sustatuko du.

Udal ordezkariak eta Aterpea elkarteko kideak hitzarmen sinaketan.

Gaur eguerdian Pablo Barrio alkatea, Gorka Lizarraga Merkataritza arloko burua, Dioni Avila merkataritza teknikariak eta Aterpeako Jenny Garcia eta Itziar Irurtzun Udalbatzar aretoan bildu dira Udala eta herriko elkartearen arteko hitzarmena sinatzeko.

Gorka Lizarragak azaldu duenez, honen bitartez herriko merkataritzari bultzada bat eman nahi zaio. Horretarako elkarteak eta udalak adostutako 50 bat neurri martxan jarriko dituztela azaldu du Dioni Avilak. Horien artean, hiruhilabetean behin Aterpeako eskuorriak banatu etxeetan edo herriko merkatariak elkarteko bazkide egitea sustatzea.

Horretaz gain, urtean zehar Aterpea elkarteak antolatzen dituen ekintzak ere diruz lagunduko ditu Udalak. Hala nola, Stock Azoka.

Guztiak pozik agertu dira elkar ulertzea dagoelako eta bide ireki delako, "negokiaketetan gaude," adierazi du alkateak.