DBHkoen emanaldiak Antzerki eta Dantza Astean

jon-altuna-iza 2013ko eka. 5a, 15:47
DBH mailako antzerki eta dantza taldeek euren lanak eskaini dituzte gaur goizean Kultur Etxean. Goizean ikusi ez dituztenek arratsaldeko 19:00etatik aurrera ikusteko aukera izango dute. Landaberriko ikastolako DBH mailako gazteak Kultur Etxea bete egin dute euren ikaskideek prestatutako lanak ikusteko.
“Erruzkiñe” eta “Alizia bitxikerien munduan” antzezlanak eskaini dituzte Kultur Etxean

Jose Mari Agirretxek egin du Kukuka antzerki eta dantza eskolako gaztetxoen talde horien emanaldiaren aurkezpena, esanaz urtean zehar prestatuko lanak aurkezten zituztela aktore eta dantzari gazteek. Lehenengo, “Erruzkiñe” lana ikusteko aukera izan da, ondoren dantzarien txanda iritsi da. Gaztetxoen dantza garaikide taldeek lau pieza eskaini dituzte, zein baino zein ikusgarriagoak. Bukatzeko beste antzerki talde batek “Alizia bitxikerien munduan” burutu du. Beraz, ipuin klasikoen moldaketak izan dira gaur Kultur Etxean. Esan bezala, arratsaldeko 19:00etan berriro ikusteko aukera izango.

Antzerki eta Dantza Hamabostaldian hainbat lan ikusteko aukera izango da ondorengo bi astetan. Bi lan azpimarratu daitezke beste askoren artean, ostiralean gaueko 22:30etan helduen
taldeak aurkeztuko duen “Haize Burrundada” lana. Emanaldi berean gazteen taldeak egingo du dantza garaikidea, eta larunbatean 20:00etan, alderantziz: gazteen taldeak “Tragedia bat?” aztzezlana eskainiko du eta helduen taldeak, berriz, egingo du dantza garaikidea. Igandean goiz eta arratsaldez “Dantzaz Blai! dantza eta sorkuntza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.