Giroa amaitu eta, Ostadar SKT-ko lagunek lehengo ostiralean Porrako saribanaketa egin zuten Antxeta tabernan, Usurbilen.
Porrako lehen saria “Errazkin bizikletak” txartelak irabazi zuen eta bigarren saria, berriz, “Hunter 007”.
Ohikoa den legez, urdaiazpikoak ere banatu ziren, hauek “Eufe askatu!”, “Iradi”, “Auntxita”, “Ibero askatu”, “RJ”, “Sapinish Doping”, “Asier Manzanal” eta azken postuan izan zen “Txerrizale” txartelarentzat izan ziren.
Era berean, puntu gehien lortu dituen tabernak ere saria izan zuen, Antxeta tabernak.
