Giroko Porraren irabazlea Errazkin Bizikletak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 5a

Giroa amaitu eta, Ostadar SKT-ko lagunek lehengo ostiralean Porrako saribanaketa egin zuten Antxeta tabernan, Usurbilen.

Saribanaketa Usurbilgo Antxeta tabernan egin zen. Arg.: Ostadar SKT


Porrako lehen saria “Errazkin bizikletak” txartelak irabazi zuen eta bigarren saria, berriz, “Hunter 007”.

Ohikoa den legez, urdaiazpikoak ere banatu ziren, hauek “Eufe askatu!”, “Iradi”, “Auntxita”, “Ibero askatu”, “RJ”, “Sapinish Doping”, “Asier Manzanal” eta azken postuan izan zen “Txerrizale” txartelarentzat izan ziren.

Era berean, puntu gehien lortu dituen tabernak ere saria izan zuen, Antxeta tabernak.