Euskara-saileko diru-laguntzen deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 7a

Euskara sailak bost diru-laguntza deialdi jarri ditu martxan aste honetan. Euskara ikasteko bekak, udako unibertsitateetako euskarazko ikastaroetarako, Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak euskaraz ateratzeko ikastaroetarako eta Enpresetako eta elkarteetako jarduerak euskalduntzeko diru-laguntzak dira. Guztira 33.060 euro banatu ahal ditu Udalak.

Euskara ikasteko
Euskaltegi batean ikasturtean zehar gutxienez 80 orduko ikastaro bat egin duen herritarrak edo gutxienez hilabete segidan iraun duen barnetegia egin duenak edo, bi mota horietako ikastaroren bat egin ondoren udaran beste ikastaro bat egiten duenak matrikularen %40ra arteko diru-laguntza jasotzeko aukera izango duela jakitera eman du Euskara zerbitzuak.

5 urte edo gutxiagoko haurra duten gurasoek, herrian diharduten langileek eta herrian monitore dihardutenek, berriz, matrikularen %75 arteko diru-laguntza jasoko dute.

Udako ikastaroak
Udako unibertsitate mailako ikastaro bat euskaraz jasotzen duen herriko ikasle, langabetu edo erretiratuek matrikularen %50a arteko diru-laguntza jaso ahal izango du.

Begirale edo zuzendari
Begirale edota zuzendari titulua ateratzeko ikastaroa iazko irailaren 1etik aurtengo abuztuaren 31 bitartean hasi eta bukatuko duten herritarrek matrikularen %50 arteko laguntza jasotzeko aukera izango dute.
Baldintzak, ikastaroa euskaraz izatea, Eusko Jaurlaritzak homologatua egotea eta ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea.

Enpresak euskalduntzeko
Hamar langile baino gutxiagoko enpresek eta herriko elkarteek beraien jarduerak euskalduntzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte ere.

Kontzeptu guztiak kostuaren %50 arte lagunduko dira: errotuluak 300 euro gehienez; irudi korporatiboa 200 euro gehienez; web-orriak gehienez 450 euro; enpresan euskararen erabilera normalizatzen lagun dezaketen programa informatikoak gehienez 200 euro; kanpoko erabilerarako dokumentazioa gehienez 300 euro.
Hamar langile baino gehiagoko enpresek “Baietz gurean!” programan parte hartzea erabakiz gero, diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute hitzarmena sinatuta.
Eskaerak eta informazioa
Diru laguntza hauen eskaera, dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko dela azpimaratzen du Euskara sailak. Beranduenez azaroaren 30a.
Informazio gehiago nahi duenak Udaleko web-an www.lasarte-oria.org edo euskara zerbitzura deitu dezake 943 376 184.