Herriko XXV. squash txapelketa sozialeko finalak bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira kiroldegian. Hamabost jokalarik hasi zuten apirilean lehiaketa eta fasez fase finaleko partaideak zehaztu ondoren, txapelketako irabazlea nor den erabakiko da bihar. Norgehiagoka interesgarriak ikusiko dira.
Hala ere, finaletan biziko den zirrararen erakusgarri izan dira aste honetan zehar jokatu diren sailkapeneko azken partidak, bai kontsolazio-taldean baita tituluarengatik lehian ari direnen artean ere.
Txapeldunen fasea
Txapeldunen faserako Kinin Calvo, Oswal Cañedo, Iñaki Garcia Muñoz, Iker Cañedo, Dani Davila eta Xabier Amianok sailkatu ziren. Maiatzaren 20tik hona sei jokalariek ligaska bidez jokatu dute.
Seikote honetan Kinin Calvo iazko txapelduna eta Iker Cañedo finalistak zeuden.
Partida gogorrak eta ongi eramanak ikusi ahal izan dira fase honetan eta batez ere azken asteetan, sailkapeneko lehen postuetan egon nahi baitzuten guztiek.
Izan ere, ligaskaren lehenengo biek finala jokatuko dute bihar eta hirugarrenak eta laugarrenak kontsolazio finala.
Kontsolazio fasea
Bestalde, kontsolazio txapelketako finala ere jokatu da. Honetan txapelketan parte hartu duten gainenontzeko sei jokalariek parte hartu dute. Kanporaketa sistema erabili da kasu honetan eta honela partidaz partida erabaki da nork jarraitzen zuen hurrengo txandan.
Finalen eguna
Gauzak honela, bihar 16:00etan, Aitor Tejero eta Fernado Monterok kontsolazio-finala jokatuko dute.
Eta ordu berean, txapelketako 3. eta 4. posturako partida jokatuko dute Kinin Calvok iazko txapeldunak eta Xabier Amianok.
Ondoren, iazko txapeldunordeak Iker Cañedok Iñaki Garcia izango du aurrez aurre final handian. Norgehiagoka interesgarria izango da XXV. txapelketa honetako garailea erabakitzeko.
Finalaren ondoren irabazleen artean sariak banatuko dira. SaribanaketanLasarte-Oriako Udaleko, zein Udal Kirol Zerbitzuko ordezkariak izango dira.
