LOKEk domina uzta Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 7a

Lehengo asteburuan, herriko atleta gazteek lehiaketa izan zuten. Helduenak senio mailako Gipuzkoako txapelketa eta alebin eta infantilak proba konbinatuetako txapelketa lehiatu ziren. Guztiek emaitza onak izan zituzten.

LOKEko neska eta mutilek urrezko domina bat, bi zilarrezko eta lau brontzezko lortu zituen.
Senior txapelketan domina lortu zuten LOKEko atletak. J.A. Bruño falta da.


Urrezko domina, 4x400 m. errelebuan irabazi zuten. Itoitz Rodriguez, Gaizka Ormazabal, Jon Altuna eta Jon Ander Bruñok osatutako laukotea azkarrena izan zen.

Nesken errelebuak ere, 4x100 m., domina eskuratu zuen, honek zilarrezkoa.

Zilarrezko postua lortu zuen ere Ane Galardik jauzi hirukoitzean eta brontzezkoa luzera jauzian
Beste brontzezko dominak Jon Altunak 800 metro lasterketan, Asier Eizagirrek xabalina-jaurtiketan eta Maider Rekondok disko-jaurtiketan lortu zituzten.

Era berean, Real Sociedad taldean dagoen Iñigo Sevillano herritarrak hirugarren postua egin zuen 110 m. hesi lasterketan.

Bestalde, lehiaketatik kanpo, kadete mailako 300 m. hesi lasterketa proba egin zen eta LOKEko Eneritz Bustok Espainiako txapelketarako gutxieneko marka egin zuen.

Proba konbinatuak
Hau guztiaz gain, Landaberri ikastolako alebin eta infantilek proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa izan zuten Zumarragan.

Honetan, infantil mailan Asier Olmos infantilak brontzezko domina eskuratu zuen. Eta Nerea Eugi alebina dominetik gertu ibili zen.