Garazi Gomez Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 7a

LOKEko neskak ekainaren 01ean Euskal Ligako txapelketa izan zuten. Garazi Gomez gaztea senior mailako irabazlea izan zen.


Gomezez gain, goizeko saioan jubenil taldea eta arratsaldekoan Kadete B mailako taldea izan ziren lehian. Biek zortzigarren postua eskuratu zuten.

LOKEko entrenatzaileak oso pozik agertu dira Garazik eta taldeek egindako lanarengatik.