Futbol eskolan izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 10a

Gaur ekainak 10, datorren urterako futbol eskolan parte hartzeko izena-emateko epea zabaltzen da. Honetarako Ostadarreko egoitzatik pasa beharko da arratsaldeko 18:00tik 20:00ra. Hemen ere gurasoek informazio gehiago eskuratu ahal izango dute. Honetan izena eman ahal izango duten haurrek 2005, 2004 eta 2003an jaiotakoak izan beharko dute. Plazak mugatuak dira eta gurasoei ahalik eta lasterren izena ematea gomendatzen dute.