Alboka Abesbatzak bere 25.urteurrena ospatzen ari da ekitaldi eta ekimen desberdinekin. Kontzertuez gain, Jalgin eta Manuel Lekuonan erakusketak jarri berri dituzte abesbatzako kideek.
Hauetan ibilbide luze honetako argazkiak, egitarauak, prentsan agertutako albisteak jasotzen dira besteak beste. Erakusketa ikusgai izango da Jalgi Kafe Antzokian ekaina bukaera bitartean eta Manuel Lekuona kultur-etxean berriz, ostiraletik hasita ekainaren 21a arte.