Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak “gatazkaren konponbidean ekarpen politikoa”egin dezan, Elkartasun Hatsa izeneko ekitaldia antolatu du ekainaren 15erako Miarritzeko Irati erakustazokan. Lasarte-Oriatik autobusak antolatuko dira hara joateko, 10:00etan aterako dira errotondatik eta itzulera 19:00ak aldera egingo da. Janaria eramateko gomendatzen dute antolatzaileek. Izena emateko ohiko tokietan egin ahal izango da.