Igande goizean, LOKEko judo saileko lagunek erakustaldia eskaini zuten kiroldegian euren abilezia eta tatami gaineko trebetasunak herritarrenganatzeko. Judokek urtean zehar ikasitakoa praktikan jarri zuten txapelketez haratago judoa kirol zabala eta hainbat ikuspuntutatik anitza dela erakutsiz.
Honetaz gain, Gorka Aristegi entrenatzaileak jakitera eman duenez, gerriko beltzeko azterketan ederki artitu ziren LOKEko Asier Sagasti eta Asier Zubizarreta. Sagastik 2. dana lortu zuen, Zubizarretak berriz, gerrikoa.