Antzerki eta dantza uholdea

Txintxarri Aldizkaria 2013ko ekainaren 10a

Manuel Lekuona kultur-etxea antzerkiak eta dantzak hartu dute asteburuan. Programazio betea izan da ostiraletik hasi eta iganderaino, herriko dantzari eta antzerkigileek eskenatokia kolore, sorkuntza eta emozio uholde bihurtu dute Kukukaren 11. Dantza eta Antzerki Astean.

Denetarik ikusi dugu asteburuan Manuel Lekuonako eskenatokian: tragediak, euskal dantzak, sorkuntzazko lanak, dantza garaikidea... Baina batez ere lana. Urte guztian egindakoa herritarrei erakusteko aukera izan du Kukukak eta kalitatezko emanaldiak eskaini ditu. Halaber, ez dira saio guztiak amaitu, hurrengo astean izango dute jarraipena.

Mutil bila dabil Kukuka
Haurren artean hainbeste nabaritzen ez bada ere, gazteen “Tragedia bat?” eta helduen “Haize Burrundada” antzerkietan neska mordoa eta mutil gutxi batzuk taularatu ziren. Antzekoa gertatu zen dantzariekin.

Beraz, deialdia luzatu die Kukukak herriko mutilei dantza eta antzerki talde ezberdinetan izena eman dezaten lotsak utzi eta ondo pasatzeko.

Argazki guztiak eta bideoak hemen dituzue ikusgai.