Lasarte-Oriako IV. tenis txapelketako arduradunek berriro ere txapelketaren hasiera data aldatzen dela jakitera eman dute.
“Azken hilabeteetako eguraldi kaxkarrarengatik, hainbat txapelketa atzeratu dira eta dagoeneko batzuk azken fasean egon beharko lirateke. Jokalariek partida gehiegi ez izatearren, txapelketaren hasiera data uztailaren 1-era atzeratu dugu,” adierazi digute LOKEko tenis saileko lagunek.
Era honetara, txapelketa osoa uztailean jokatzeko asmoa dute. Horretarako, partehartzaile kopurua 40-ra mugatu dutela eta partidak astelehenetik igandera jokatuko direla jakin arazi dute.