Lasarte-Orian urbanistikoki aldaketa ugari gertatu dira urteen poderioz. Eraiki diren etxebizitzekin batera, plaza eta kale berriak ere sortu dira eta espazio publiko guzti hauen diseinua betidanik maila teknikoan bakarrik landu da" esan du Nerea Sanchezek. Egiteko modua hau baztertu eta herritarren ahotsa entzun nahi du udalak.
Tximistarreta gunearen izena herritarren parte-hartze bidez aukeratu zen eta "hirigintzan herritarren hasiera bat suposatu zuen. Behin harri hau jarrita, kontuan hartu behar da espazioaren eraikuntza eta diseinuak erabiltzaileen bizitzan garrantzi handia izango duela eta horregatik hain da garrantzitsua hauetan parte izatea.
Udalak orain arteko ereduari buelta eman nahi dio eta espazioak herritarren beharretara egokitu Sanchezek esan duen bezala. Horregatik, Lasarte-Oriako herritarrekin nahiz ezaugarri ezberdinetako taldeekin gaia landu eta Tximistarreta gunearen inguruko iritzi, ideiak eta proposamenak jaso nahi dira.
Prozesuaren parte izango diren taldeak aurkeztu ditu Alaitz Mendizabalek, "taldeak adin ezberdinak, inguruaren gertutasunagatik eta gaiarekin izan dezaketen interesagatik aukeratu dira". Bertako bizilagunak, jubilatuen etxeko ordezkariak, Gaztelekuan ibiltzen diren gazteak, Sasoeta-Zumaburuko ikasleak, Sasoeta-Zumaburuko gurasoek elkarteko guraso eta haurrak, Andrejoakinako Haur Eskolako haurrak, Jalgune elkarteko kideak eta ingurumenaren arloan ibiltzen diren elkarte ezberdinak.
Hauekin batera "herritarrei zuzendutako talde bat egotea beharrezkoa dela iruditzen zaigu eta gaurko aurkezpenaren bidez, Lasarte-Oriatar orori parte-hartzeko gonbita luzatu nahi diegu".
Prozesua
Taldeek, banaka, ekaina bukaera eta uztaila hasiera bitartean inguruaren behaketa egingo dute. Hau da, zelaian ordubeteko dinamika bat egin eta bukaeran inkestatxo bat beteko dute beraien sentsazio eta proposamenekin.Ondoren, taldeak aukeratutako bi ordezkarirekin elkartuko da udala, uztailaren bigarren hamabostaldian, eta erabilpenaren inguruko ordubeteko elkarrizketa bat egingo zaie.
Elkarrizketak bukatzean, talde bakoitzarekin egingo diren bi dinamika hauetatik ateratako informazio guztia txukunduko da irailean prozesuarekin jarraitu eta amaitzeko. Udako oporretatik bueltan, talde bakoitzeko bi-hiru pertsonekin talde zabalago bat osatuko da eta talde honek erabilera gune ezberdinak proposatu eta proposamenak lehenetsi beharko ditu. Bi ekintza hauek aurrera eramateko partaideekin bi egun adostuko dira.
Bukatzeko udal ordezkariek partaide guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete prozesuan parte-hartzeagatik,"beraien ikuspegirik gabe prozesua aurrera ezingo litzatekeelako eraman".
Lehen hitzordua uztailaren 4ean izango da 18:00etatik 19:00etara Tximistarretako plazan bertan. Herriko beste talderen batek parte hartu nahi izango balu, parte-hartze departamentuarekin kontaktuan jartzea eskatzen da. 943-376181 telefonoaren bidez edo partehartzea@lasarte-oria.org helbidera idatzita.
