Hurrengo urtera arte!

Txintxarri Aldizkaria 2013ko eka. 16a, 12:11

Amaitu da Kukukaren 11. Antzerki eta dantza astea. Emozio, kolore, sentimendu eta irribarre artean urte osoan egindako lana herritarrei erakutsi eta gero, hori bai. Ostiralean helduek "Monsterville" antzerkia eskaini zuen eta gazteek dantza garaikideko emanaldia egin zuten. Larunbatean berriz, gazteen taldeak "Minotauroa" obra eskaini eta helduei tokatu zitzaien oraingoan dantzarako dohainak erakustea.

Hasten den guztiak amaiera duenez, hamaikagarren urtez Kukukaren antzerki eta dantza asteari ere iritsi zaio agur esateko unea.
Aurretik, asteburuan lan ederrak ikusi ahal izan ziren kultur-etxean. Batetik, ostiralean gazteen “Hitza har dezagun” dantza garaikidea izan genuen eta helduek berriz “Monsterville” antzerkiarekin erakutsi zuten herri-antzerkia kalitate oso altukoa izan daitekeela, egiten den horri sentimendua jarriz gero.
Larunbatean, helduek dantzan egin eta gazteek euren antzezpenerako gaitasunak plazaratu zituzten “Minotauroa” obra, tekniko, konplikatu baina aldi berean eder batekin. Hurrengo urtean gehiago!

11. Antzerki eta dantza asteko argazkiak eta bideoak