Entrenatzaileen arabera, emaitza onak lortzeaz gain, eguneroko lanaren bitartez herrian kirola bultzatzea du xede klubak. Era berean, aurten LOKEk probintzia, autonomia zein estatu mailan izan dituen emaitzak nabarmendu nahi izan dituzte. Bide batez, klubeko lehendakari berria aurkeztu zuten, Amaia Andres atleta ohi olinpikoak Jesus Diezen lekua hartuko du datorren denboralditik aurrera: ”Ohorea da niretzat LOKEren buru izatea, kirola pasio bihurtu izan dugu betidanik, eta halaxe jarraituko du klubak, mila esker denoi”, esan zuen Andresek, emozionatuta.